XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Denborarekin, bi bizitza zituan Muniota-zar baserria, dana berentzat erosi zuten, ta onera aldatu ziran bizitzez, Muniota-berri`n maiztar bat jarrita.
Bederatzi seme-alaba izan zituzten: Maria Josefa, 82 urterekin liburu au egiteko argibiderik geien eman diguna; Josefa Inazia; Prantxisku Mari, Muniota-zar`en bizi dana, ta bertsolaria bera ere; Jose Mari, 18 illabete zituala garrotilluarekin illa; Maria, Ameriketara joana ta an illa, bi alaba utzita, Agustina, Marzelina, Manuel ta Antonia.
Errikotxia, edozein baserri lanetan,
Artarako jaioa zan, ta festarik festa ibiltzen zan.
Bein batez, Berastegi`ko festak ziran.
Dakigunez, angoxea zuan ama.
Errikotxiak patata atera bearra zeukan.
Ba, gauez, illargitan patata ateratzen jardunda, goizeko lauretan abiatu zan Berastegi`runtz, Belabieta`tik barrena, oñez....
Ola ibiltzeko, lagun aundi bat zuan: Usarbe baserriko Patxi Errekondo.
Muniota`tik Usarbe`ra ordu laurden bateko bidea izango da.
Patxi txistularia zan; Errikotxia, berriz, danbor-jotzallea.
Patxik, gerrian sartuta eramaten zuan txistua.